"Buiaka"

"Buiaka" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbuiakaquot/@@download/image/42p13-1.jpg
2004/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Bad Sound System
42.zenbakia
Martxa honetan, Kontrakalearen ekoizpenen jarraitzaile fidel bihurtuko gara. Afrikaren diskoarekin Euskal Herriko soul-aren lehen harria jarri ondoren, Bad Sound Systemen zuzeneko honekin datoz. Irungo Iñaki eta bere lagunak aspalditik ari dira reggae eta rap doinuen sustapenean lan dotorea egiten; lan horren fruituak jaso ditugu disko honetan. Fermin Muguruzarekin emandako biraren zuzeneko grabazioa da, Zambra aretoan eskainitako emanaldiarena. Eta dancehall eta rap oinarrien gainean, Brujok, Mastak eta Kenitrak botatako hitz jarioa bildu du. Urte askotarako.