"Bluescarlorza"
Disko honetan Andaluziako Cazorla Blues jaialdian aritutako zenbait musikariren erritmoak bildu dituzte: O Weel&Det Ferring kataluniarrak, Danny Boy valentziarra, Alias Blues Gang eta Fede Aguado madrildarrak
Guztira, 14 musikari dira, eta kanta bana eskaini dute; denak hamabi konpasetako musikaren omenez. Bilduma txukuna, Gaztelupeko Hotsak eta jaialdiko antolatzaileek argitaratutako hau.
