"Blowback"

Reggaearen azpiko gonak eta elektronika kalamuaren keaz busti ondoren, Adrian Thawes (Tricky) gorenera igo zuten 94an. Egun, trip hop-aren topikoak hautsi nahi dituela dirudi. Alanis Morrissette eta Cindy Lauper diskoan topatzea ezustekoa izan da, baina lan bikaina egin dute, gatzik gabeko Red Hot Chili Peppers-ek diskoari emandakoa gaindituz. Bestalde, Revolution evolution love (Live-eko Ed Kowalzick abeslari) tamaina handiko kantua da, eta Trickyren ahots apurtua Nirvanaren Something in the way zeharkatzen ari dela, arraroa eta atsegina da, era berean. Dena dela, gonbidatu gehiegi nahastu dituelako edo, lan osoa norabide jakinik gabe bukatzen da, apur bat galduta.