"Biodiskografiak"

"Biodiskografiak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbiodiskografiakquot/@@download/image/2011922030Biodiskografiak_Iban_Zaldua.jpg
2011/09/04
kritika
Testua: Testuak: Irati Murua
Idazlea: Iban Zaldua
121.zenbakia
Iban Zalduaren ipuinek musika dute abiapuntu. Musikari lotuta idatzitako hogeita hemeretzi istorio dira, kontrazalekoa barne hartuta, eta oroitzapenetatik eratorriak bezala asmatuak. Badu autobiografia puntua, nostalgikoa akaso, baina idazlearen ustetan ez fikziozko beste edozein ipuin bildumak baino gehiago. Revolver, The Beathles, The Kinks, Itoiz… jatorri eta estilo ezberdineko pop taldeak hautatu ditu eta hartara liburu original hau lortu emaitza gisa.