"Bilbao-New York-Bilbao"

"Bilbao-New York-Bilbao" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbilbaonew-yorkbilbaoquot/@@download/image/92p62Kirmen Uribe.jpg
2009/01/04
kritika
Testua:
Idazlea: Kirmen Uribe
92.zenbakia
Hiru belaunaldiren istorioa jaso du Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao  eleberrian, Loiutik New Yorkerako bidean. Espainiako gerra zibilaren aurreko belaunaldia aitona-amonei dagokie, frankismoarena gurasoei, eta egungoa, berriz, idazleari berari. Aurelio Artetaren koadro bat da hiruren arteko lokarri. Uribek dotore nahastu ditu fikzioa eta errealitatea, XIX. mendean hasi eta XXI.era iristen den bidaia hunkigarria osatuz. Etxeko apaletan ezinbesteko liburua izateko osagai guztiak ditu.