"Bihotz gosetien kluba"

"Bihotz gosetien kluba" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbihotz-gosetien-klubaquot/@@download/image/53p58-3.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Xabier Mendiguren
53.zenbakia
ELKAR



Sentimendu goxoez betetako narrazioak bildu ditu Xabier Mendiguren Elizegik "Bihotz gosetien kluba" liburu berrian. 1986an Susa argitaletxearekin kaleratutako "Sei ipuin amodiozko" liburu arrakastatsuan egin bezala, "gizakiek maitasun kontuetan dugun ase ezin hori" islatu nahi izan du idazle beasaindarrak, "ipuin sentimentalak" nagusi direla, eta "irakurlearen bihotza ukitu nahiko lukeela" onartuaz. Orain arte, Xabier Mendigurenen liburuetako narrazioak lehen pertsonan idatziak izan badira, liburu honetako istorio guztiak hirugarren pertsonak idatziak daude, bat izan ezik. Umoreaz baliatuta, irakurlearekiko konplizitatea bilatzen du Mendigurenek. Hain zuzen, idazle beasaindarrak denbora luze zeraman fikziozko narraziorik idatzi gabe. Bere azken lanak, "Nerabearen biluzia", "Errekarteko koadernoa" eta "Arbelaren gainean", oroitzapenekin lotutako saiakera kutsuko obrak izan dira.