"Bidea"

"Bidea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbideaquot/@@download/image/9p11-6.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Utikan
9.zenbakia
"Bidea"
Salto handia eman du Utikan taldeak “Zurrunbiloan” bigarren diskotik “Bidea” hirugarren honetara. Lehen bi diskoetako abestiak entzunda, harrigarri egiten da hamar kantu berri hauek hain oinarri argi eta biluzikoak izatea, hain errazak baina era berean hain landuak. Zenbait unetan pop-rock distortsionatuarekin jolasean ari den disko bikain honek ardoaren metafora dakarkit gogora: denbora behar izaten duela upelategian patxadan ondu eta bere onena emateko.