"Bi argazki eta hainbat polaroid"

"Bi argazki eta hainbat polaroid" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbi-argazki-eta-hainbat-polaroidquot/@@download/image/6p42-3.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Felipe Rius
6.zenbakia
PAMIELA
203 orrialde



"Gure memoria ahula da, eta argazkiengatik ez balitz gauza asko galduko lirateke betiko. Argazkiei esker jakin dezakegu nor izan ginen eta barre egiten dugu irudi zaharretan umea aurkitzen dugunean. Batzuetan pentsa liteke argazkiek heriotzetik urrundu egiten gaituztela momentu batez". Mikrouhingailuan sartu arren nekez erretzen den kontrazaleko testu horietako bat genuen hau. Flash azkarrak, erreflesio bat garatzen duten ipuin laburrak dira batzuk eta narrazio luze errepidekoak beste batzuk, teleobjetiboa luzaro irekita eduki ondoren ateratako argazki ederrak.