"Beyond" ****

Rock zaratatsuaren aitabitxiak, Sonic Youth-ekin batera, bueltan dira. Ez hori bakarrik: J. Mascis liderrak (gitarra eta ahotsa) jatorrizko taldekideak berresku-ratu ditu. Lehen hiru disko bikainak (Dinosaur 1985ean, You Living All Over Me 1987an, eta Bug 1988an) grabatu zituzten musikariak, alegia: Lou Barlow (baxua) eta Murph (bateria). Hirukotea oraindik sasoiko dago: Mascis-ek gogotsu astintzen ditu Neil Young i lapurturiko solo zurrunbilotsuak, eta Barlowek eta Murphek ez dute gaztetako indarra galdu. Lan sakona, melodiotsua eta zakarra, entzunaldi ugari merezi duena.