"Berlin Alexanderplatz"

"Berlin Alexanderplatz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotberlin-alexanderplatzquot/@@download/image/13p46-1.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Alfred Dóblin
13.zenbakia
Itzultzailea: Anton Garikano
IBAIZABAL
506 orrialde



Franz Biberkopf gizasemea kartzelatik irten berri da eta bizitza ezberdin bat hasteko irrika bizian barneratu da Berlinen. Finean, bi dira eleberri honetako protagonistak: Franz bera eta gerra arteko Berlin erraldoia. Nazien gorakada nabaria da eta horrek hiriaren bihotza zauritzen du. Hala ere, asmo onez josirik abiatu da Biberkopf, setatsu eta esperantzaz hornitua. Ez du kartzelan sartu aurreko akatsik bete nahi, baina hiriak milaka zirrikitu ezkutatzen ditu destinua hankaz gora iraultzeko. Pikaro modernoak, gaizkile bandak, emakume galduak, gizon alderraiak...mosaiko itzela bezain miragarria eta, horren erdian, proletario dohakabe bat, lanbide baten bila diharduen pinporta galdu bat. Ezbairik gabe, nobela hau XX. mendeko klasikoa da, bereziki, espresionismoaren gailurretako bat.