"Berinak", arte garaikidea Senpereko kaleetan

"Berinak", arte garaikidea Senpereko kaleetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotberinakquot-arte-garaikidea-senpereko-kaleetan/@@download/image/20111145331berinak0.jpg
2012/12/13
berria
Senpere erakusketa erraldoi batean bihurtuko du "Berinak" festibalaren bigarren edizioak azaroaren 5etik 20ra. Performanceak, dantza eta bestelako ekitaldiak ere antolatu dira ekimena girotzeko. 

Festibalak herriko saltokietako erakusleihoetan kokatuko ditu sorkuntzak, honela herri guztia hamabost egunean arte garaikidearentzako erakusleiho handi bat izango delarik. Artista bakoitzari euskal etxearen arkitekturaren eta erakusketarako tokatu zaion saltokiaren arkitekturaren arteko harremanari buruz eskatu zaio gogoeta, alegia, kultur ondarearen eta arte garaikidearen arteko harremanaz. 21 artistaren lanak ikusi ahalko dira, besteak beste Ibai Hernandorena, Juan Aizpirtate, Auxtin Zamora edota Patxi Laskarai.

Bestalde, antolatzaileek egitarau indartsua prestatu dute azaroaren 5eko estreinaldi egunerako. Estreinu ekitaldia 11:30etan hasiko da 1609 Plazan, eta ondotik, hainbat performance eginen dira, hala nola Elirale konpainiaren Gorpitz dantza ikusgarria, Mass Destructionen instalazioa, edota Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbioren Txori Mugariak irrati-performantza, adibidez. Ilunabarrean 20:30etatik aurrera kontzertuak izango dira Eliza plazan: Kalakan taldea eta Moustic eta Multicolor DJak.