"Behi eroak"

"Behi eroak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbehi-eroakquot/@@download/image/46p50-1.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Patxi Iturregi
46.zenbakia
ELKAR
182 orrialde



1996ean eman zuen bere burua ezagutzera Iturregik letren plazan, itsas giroko kontakizunez taxuturiko "Haize kontra" ipuin-bildumarekin. Honakoan, itsas girotik aldendu, eta kutsu urbanoz zipriztinduriko kontakizunak dakarzkigu idazleak. Bikote harremanen gorabeheretan oinarrituak gehienak. Ipuin fresko eta biziak. Gizakien arteko erlazioen hausturari dagokion mugarri ikusezina arakatu nahi du idazleak eguneroko joan-etorrien ustezko axolagabekerian. Bisturi txiki batekin. Galdera bat buruan jiraka: non hasi zen dena okertzen? Bide batez, joandako garaiak garraztasunez eta umorez interpretatzeko modu bat planteatzen digu Iturregik. Arrakastaren eta frakasoaren mugan beti ere. Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi idazleak darabilen hizkuntza, modernoa eta landua era berean.