"Beat'Em Up"

Iggy Pop zuzenean ikusi beharra dago, saltoka, beira zatia eskuetan ebakiak bularrean eginez. Izan ere, aurreko batzuk bezalaxe, disko hau ere bira egiteko eta zuzeneko basatiak eskaintzeko aitzakia baino ez da. Antza, inoiz baino adoretsuago dabilela erakutsi nahi digu, horretarako amorruz beteriko emaitzak ekarriaz (Its all shit edo Weasless), behar baino gehiagotan, 90ko funki-metal delakoaren itxurakoak. Zein gazte eta indartsu dagoen adierazi ondoren, sortzailea ere ageri zaigu, Talkin snake eta Football ederren egilea, edo V.I.P izenekoan jazz-arekin jolasteko gai dena. Haiei esker, BeatEm up lineal samar honek une bereziak ditu.