"Batak ez du bestea kentzen"

"Batak ez du bestea kentzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbatak-ez-du-bestea-kentzenquot/@@download/image/41p50-1.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Gerardo Markuleta
41.zenbakia
ALBERDANIA-E.E.F
76 orrialde



Gandiaga edota Lizardi dakartza gogora Markuletaren estiloak. Barneko arnasa ehuntzen du poetak, errima eta hitz jokoak tartekatuz, hizkuntzan oinarritzen den edertasunaren bila, hitzaren artisau. Bildumari izenburua ematen dion poemak garbi erakusten digu poetaren ildoa. Bizitza, amodioren eta herioren arteko hegaldi laburra, gozatuko duenik ez da. Hiru zatitan banatua dago liburua: "Ifernegua", eremu ilunetik pasea den idazlearen aitortza, "beldurraren etxean,/-jakizu, badakit-/ez dago etxerik". "Gosari jendetsua"k, aldiz, harreman sentimentalen geografia argi-ilunetik edaten du, noiz urrunketa, noiz besarkada, "non da zuganako zubi laburrena? /Zein da bidexka gordea?/Non dago zure sua?". Eta azkenik, "Ertzetan", zertzelada txikiz osatutako inguruaren mapa, poetaren eztena, mina, kexu ahula, "gure ezin herria hau" edota bere ezin "herria".