"Basamortua"

"Basamortua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbasamortuaquot/@@download/image/2010347515BASAMORTUAJean_Marie_Gustave_le_Clezio.jpg
2010/03/04
kritika
Testua:
Idazlea: Jean-Marie Gustave le Clézio (itzultzailea: Luis Berrizbeitia
105.zenbakia
Basamortua nobela da, zalantzarik gabe, Jean-Marie Gustave Le Clézio frantziar idazlearen maisulanik zirraragarriena. Sahararen konkista odoltsutik Lalla neskatila ederraren bihotzera jauzi egiten du istorioak. Gordintasunetik lirikotasunera. Frantzian arrakasta erdietsi arren, bere herrialdera itzuliko da modelo afrikarra. Basamortuko dunen isiltasuna eta askatasuna baititu amets. Zibilizazioaren kritika mikatza poesian bildua.