“"Barrenetik (1981-1990)”

“"Barrenetik (1981-1990)” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbarrenetik-19811990/@@download/image/17p13-1.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Jotakie
17.zenbakia
“"Barrenetik (1981-1990)”
Kanpotik etorritako musika olatuen atalean, Erresuma Batuko power-pop delakoa gutxi sustraitu zen deiadar heavy-rako beti prest dagoen Euskal Herri honetan. Salbuespenik bazen, noski, eta Urola inguruko Jotakie taldea, nabarmenena. Elvis Costello & The Attractions, The Jam eta Talking Heads taldeek ekarritako musika moduak euskaratu zituzten, maileguan hartuta. Lan honek Jotakie-k utzi zizkigun diskoetan barrena ibiltzea proposatzen digu, indar handiko pasarteak eta distortsiorik gabeko gitarrak lagun. Diskoko 18. pistak taldeak eskainitako azken emanaldiko irudiak dakartza.