"Bakarrizketan"

"Bakarrizketan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbakarrizketanquot/@@download/image/18p46-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Askoren artean
Alberdania, 2001
97 orrialde
Narrazioa

Narrazio batean oroitzapenak gordetzeko baliagarriak diren Danimarkako gaileten kaxak deskribatzen bazaizkigu ere, lasai, hauek ez dira-eta Hamleten profileko bakarrizketak. Izenburu honen pean biltzen diren narrazioek egunerokotasuna dute ardatz. Tonu umoretsu eta ironiko batean aurkezten digute errealitatea, berarizkoa duen zentzugabekeria ere azaleratuz. Bikoteen arteko harremanak, guraso eta seme-alaben arteko hika-mikak, modernitatearen mito bihurtu diren sakelako telefonoen komeriak... mosaiko xelebre eta orijinalak dira narrazio guztiak, freskura handikoak. "Umorea da giltza" lelopean bildu ditu Alberdaniak Aristi, Cano, Etxeberriatarrak, A. Iturbe, Inazio Mujika eta beste hainbaten bakarrizketak. Erronka biribiltzea baizik ez zaie falta; hau da, antzezteko duten bokazioa gauzatzea.