"Back to Africa"

"Back to Africa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotback-to-africaquot/@@download/image/71p12_2.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
71.zenbakia
Jamaikako musika ekoizpen itzelak joko handia ematen du. 70eko hamarkadan grabatutako kanten berrargitalpenen “erasoa” dugu azken aldian, Europan kokatutako diskoetxeek bultzatuta. Dena den, Jamaikan, produkzio kate batean lanean ariko balira bezala, kantak eta diskoak etengabe grabatzen jarraitzen dute. Bildumak osatzeko garaian, gero eta ohikoagoa da gai baten inguruan mintzo diren abestiekin osatzea bilduma. Oraingo honetan, Jet Star zigiluak Afrikari buruz mintzo diren kantekin osatu du diskoa, “new roots” izeneko artista “gazteek” (Bushman, Luciano, Garnett Silk, Sizzla, e.a.) abesturiko kantekin.