"Azalaren kodeak"

"Azalaren kodeak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotazalaren-kodeakquot/@@download/image/5p42-3.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Miren Agur Meabe
5.zenbakia
SUSA
77 orrialde



Durangoko Liburu eta Disko azokan hogeita bederatzi emakumezkoren artean argitara eman duten "Gutiziak" bilduman ere jasotzen da Miren Agur Meaberen ipuin bat. Poeta bezala eman ditu ordea berak bere onenak. Azala eta hatzak. Hatzak eta eskua. Maitasuna eta sexua, egunerokotasunari printza sinzeroak eta txispa motibatzaileak ateratzea, hori dateke iraultza mota bakarra odisearen 2001. urtean. Biziraupenaren diapositibei erotismoa gainjartzen zaienean sortzen diren poema ederrak:  Zugana jo nuen/ teink egiten zenidalako sokak txakurrari legez./ Niri zuzendu barik esan zenituen berbak/ niretzat hartu nituen nik/ gure artean iratxo ipuin-kontalari bat bailegoen/ botika banatzen edota psikoanalisia egiten/. Alferrik./  Zure pentsamendua ez zen nirea leitzera inguratu.