"Aventures in black sunshine"

"Aventures in black sunshine" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotaventures-in-black-sunshinequot/@@download/image/45p13-2.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Incognito
45.zenbakia
Disko asko kaleratu eta gero, musikari gutxik eusten diote hasierako freskotasunari. Jean Paul Bluey Maunick-ek zuzendutako proiektu honen kasuan, hasierako freskotasuna mantentzeaz gain, urteekin kalitatea irabazi du. Zein da sekretua? Primerako musikariekin lan egitea, agian? Belarri fina eta amaigabeko fonoteka izatea? Maysa Leak bezalako ahots pribilejiatuen parte hartzea? Rare Groove, funk, soul eta jazz doinuetan oinarritutako musika egiten du Incognitok, eta Unescok gizakiaren ondasun izendatzea mereziko luke. Zaindu eta entzun beharrekoa.