"Aulki bat elurretan"

"Aulki bat elurretan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotaulki-bat-elurretanquot/@@download/image/73p64_2.jpg
2007/04/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Uxue Alberdi
73.zenbakia
ELKAR
Toki lasaia omen da Suedia. Dena txukun antolatua, zarata handirik ez, elkarrekiko begirunea, herritarrentzako zerbitzu eraginkorrak… Uxue Alberdi elgoibartarrak dioenez, izoztutako lakua dirudi Suediak; "baina dena estaltzen duen elurra urtutakoan, eskaleak, alkoholismoa, giza harremanen porrotak, depresioak… ateratzen dira". Kontua da Uxuek Suedian girotutako narrazioetako protagonistak edonongo emakumeak eta gizonak izan daitezkeela. Baita Euskal Herrikoak ere.