"Atsekabe zaitut"

"Atsekabe zaitut" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotatsekabe-zaitutquot/@@download/image/2010118883Atsekabe_zaitut.jpg
2010/11/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Irati Jimenez
112.zenbakia
Bilboren zati ezkutua azaleratu du Jimenezek. Erdi gizaki erdi katu direnek txakurrak dituzte atzetik, katuek atsekabea landatzen baitute hiritarren bihotzetan. Emek ezin du gehiago, lehen ez bezala, jendeari zoriontsu izatea eragozten dietela sentitzen baitu. Bere bizitza aldatzeko adorea bilatu bitartean, parrandan eta sexuan aurkituko du babesa, bai baitaki aldatzeak heriotza ekar liezaiokeela. Fikzioan galtzeko arriskua dagoen arren, lerro artean arakatzeak zentzu zabalagoa ematen dio istorioari. Iratz Inziarteren irudiek  janzten dute kontakizuna.