"At the doorway again"

Mazzy Starr taldeko abeslariak disko berria kaleratuko du laster, baina bitartean aurrerapen moduko bost kanturen bilduma argitaratu du, non besteak beste, The Chemical Brothers-en ahotsa izandakoa konpoketa lan dotoreaz baliatzen den bost kantu hauei edertasuna emateko. Bere inguruko instrumentazioa ezin hobeto zaindu duena My Bloody Valentine taldeko bateriajole ohia da, Colm O'Ciosoig, orain ekoizle bihurtuta. Mazzy Starr-en egitura delikatuetara gerturatzeak dakartza unerik onenak, pop arinarekin jolasterakoan apur bat galduago daudelarik. "At the doorway again" aurrerapen bat baino ez da, baina "Down the steps" eta "Sparkly" kantuen itxurari eusten badiote, komeni zaigu etortzear dagoenaren zain egotea.