"Arrakalak"

"Arrakalak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotarrakalakquot/@@download/image/49p50-1.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Gotzon Barandiaran
49.zenbakia
SUSA
76 orrialde




Susa argitaletxea lan txalogarria egiten ari da poeta hasi berrien lanak ezagutarazteko. Hain zuzen, harrobi emankor horretako emaitza dugu Gotzon Barandiaran larrabetzuarra. Lau ataletan banatutako poemario indartsua da "Arrakalak" izeneko hau, eta lerroartean, gauza asko esan eta iradokitzen ditu. Oraina, iragana, geroa… denak nahasturik ageri dira. Hona hemen "Iragarkia" poema, liburura hurbildu nahi dutenei eskainitako lehen plater gisa: "Agian norbaitek izango du/ gau txiki eta estu bat/ bakarrik egoteko/ ilargirik gabe/ izarrik gabe/ sehaska kantarik gabe/ lagunik onartzen ez duen ohatze batean/".