"Apologia"

"Apologia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotapologiaquot/@@download/image/54p54-1.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Julian Peña
54.zenbakia
ELKAR
140 orrialde



Julian Peña eskarmentu handiko gizona da literatur munduan, baina bere izena ezezagun egingo zaio bati baino gehiagori. Peñak Julen Garikanopeña goitizena erabili zuen "Sosak, koplak eta rock and rolla" (Elkar, 1998) eta "Zura eta harrak" (Hiria, 2001) bi lehen liburuak argitaratzeko, eta "Apologia" hau da, bere benetako izenez plazaratutako lehen liburua. Peña irakaslea da lanbidez, eta ederki ezagutzen du hezkuntza sistema: hain zuzen, zeharka bada ere, sistema horretaz eta bere porrotaz hitz egiten du "Apologia" honek. Autogintzaren industriako korporazioei eraso egiten dien gazte bat eta bere ikasle astakirtenei pentsatzen irakatsi nahi dien irakasle ziniko etsitua dira nobela honetako protagonistak. Lerroartean, gogoeta egiten da bortizkeria eta terrorismoa bezalako kontzeptuez eta kontzeptu horiei buruz sortutako diskurtso nagusiez.