"Amateur universes"

"Amateur universes" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotamateur-universesquot/@@download/image/70p15_1.jpg
2007/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Atom Rhumba
70.zenbakia
"Amateur universes"
Lan borobila argitaratu dute bizkaitarrek Oihuka diskotxearekin. Rock and rolla oinarritzat hartuz, disko anitza eta aberatsa grabatu dute. Hala, grabazioak biltzen dituen 11 kantuetan, denetarik aurki daiteke: “Hidden Revelations” doinuan The Clash mitikoei lapurturiko dub erritmoak antzematen dira; “Stand Up!” iradokitzailean, erritmo tropilakak daude, eta “Home Made Prozac” abestian, punk-blues zingiratsua. Grabazioari dagokionez, Rober! taldekideak eta Kaki Arkarazo teknikariak lan itzela egin dute: rock rumberoaren esentzia gordin-gordin mantendu dute, eta, era berean, kantuak hamaika ñabardurez jantzi dituzte. Iaz Euskal Herrian kaleratu zen rock disko onenen artean dago, ezbairik gabe; “Body clock” kantua entzutea baino ez dago horretaz jabetzeko. Hezurdura astintzeko modukoa irakurle!