"Aingurak erreketan"

"Aingurak erreketan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotaingurak-erreketanquot/@@download/image/14p31-2.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Jon Benito
14.zenbakia
SUSA
79 orrialde



Vladimir aldizkarian eman zituen lehen urratsak Jon Benito zarauztarrak. Azkenean, bere lehen poesia liburua kaleratzea lortu du poeta gazte honek. Indar eta trinkotasun handiko poema liburua duzue hau, irudi ederrez eta hitz zuzenez josia. Bost ataletan banatua dago eta atal bakoitza altxor preziatu bat da. Aingurak eta itsasoa, gerra eta soldaduak... etsipen eta ilusiozko unibertso bat islatzen da orrialdeetan zehar, zerbaiten bila dabilen norbaitenak, poetaren barne geografia finean. "Soldaduek hemen utzi zituzten bizikletak/eta gurpilekin flotadoreak egin genituen ez itotzeko" edota "Larruzko zapatak ditut euritarako/lastoa erraiak osatzeko/eta babes gutxi datozen entregatarako" bezalako esaldiek borobiltzen dute bidaia. Poesiara hurbiltzeko parada bikaina duzue honako liburu hau.