"Adventures in freestyle"

Bueltan dira breakbeat erritmoen zirikatzaile handiak. 1998an We rock hard diskoa kaleratu zutenetik, etengabe aritu dira mundu osoko festak erritmo dantzagarriekin berotzen. Egungoa ez da breakbeat musikaren garai onena; azken urteotako uholdea eta gero, bigarren maila batean geratu baita estiloa. Hala ere, Freestylers bezalako taldeei esker, estiloak oraindik zer eskainia duela argi dago. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere hainbat lagun abeslari elkartu dituzte, eta hauxe da emaitza: bai dantzarako, bai lasai entzuteko aproposa da diskoa.