"Absolute Benson"

"Absolute Benson" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotabsolute-bensonquot/@@download/image/3p12-4.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Sound System
George Benson
3.zenbakia
Gaur egun egiten den jazz goxoenaren adierazgarri da George Benson-en musika. Gitarjole modura ezagunagoa den arren, ez du nolanahiko ahotsa eta horrez gain, Ricky Peterson, Joe Sample eta  Roy Ayers bezalako maila altuko musikariak eta Claudia Acuña, India eta Lisa Fisher bezalako abeslariak ditu lagun. Kenny Gonzalez eta Louie Vega "Masters At Work" ekoizleen lana azpimarratzekoa da "The Ghetto" (Donna Hathaway-ren bertsioa) eta "El Barrio" kantuetan, zalantzarik gabe diskoko unerik onena.