"Absolutamente real"

"Absolutamente real" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotabsolutamente-realquot/@@download/image/9p10-2.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Javier Sun
9.zenbakia
Musikari ona da Javier Sun, seguru asko ez behar hainbat estimatua, handiustean aritu gabe musika odolean daramaten musikari askorekin gertatzen den bezala. Bitarteko gutxirekin grabatutako "Absolutamente real" disko bikaina da, konposizio maila handikoa, asko ikusi duenaren begiekin, bizitzari hitz biluziez kantu egiten diona. "Tres" masibo bihurtzeko osagai guztiak dituen kantu ederra da, moldaketetan aberastu baina neurtua, esanahian benetakoa. Ez dira atzera geratzen "La razón de tu presencia", "Calor" eta "Cansado". Bakarkako hirugarren lanean goia jo du Sunek.