"Abeslari burusoila"

"Abeslari burusoila" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotabeslari-burusoilaquot/@@download/image/14p32-2.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Eugenio Ionesko
14.zenbakia
Itzultzailea: Jon Muñoz Otaegi
IBAIZABAL
106 orrialde



Zoragarria da halako liburu bat euskaraz irakurtzeko aukera izatea. Ezbairik gabe, surrealismoaren edo antzerki absurdoaren gailur bat dugu obra hau. Gizartearen zurruntasuna eta gizatasun eza kritikatzeko erabili zituen egoera eta pertsonaiak zentzugabeak diren arren, ironia zorrotzez beterik daude guztiak. Ionescoren umorea nondik-nora doan ez dakitenentzat, esango nuke Marx anaiekin parekotasunik baduela, biek ezberdintasun nabariak dituzten arren.