"A Shake in calm water" ****

"A Shake in calm water" **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quota-shake-in-calm-waterquot/@@download/image/audience.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Audience
103.zenbakia
Gernikarrek hamar urte bete dituzte laugarren lan honekin. Bi gauza nabarmendu behar dira Bidehuts kolektiboaren bitartez plazaraturiko grabazio analogiko honetan. Batetik, AEBetako country estiloak pisu handia hartu duela, Betiko abestian kasu -euskaraz abesturiko kantu bakarra-. Eta, bestetik, sonoritate nahiz musika tresna berriak gehitu dituztela; esaterako, Criminal tango eta Criminal celebration doinuetan erritmo latinoak antzematen dira, eta Follow that sax sounden metala entzun daiteke. Hasierako zaleek elektrizitate gehiagoren falta sumatuko dute, roots doinu akustikoaren aldeko hautua egin baitu Audiencek.