"A funk odissey"

"A funk odissey" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quota-funk-odisseyquot/@@download/image/12-15-3.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Jamiroquai
12.zenbakia
Plastikoa kentzen diozun bitartean pentsatzen ari zarena: horixe da martxan dagoenean Jamiroquai-ren CD berriak ematen duena. Melodia berberak, espero zenituenak, espero zenuen tokian. Baxu funkiak, aurretik entzun zenituen tankera berekoak, eta etxekoak diren egiturak, hori bai, bossanovaz jantzitako pare bat salbuespenekin. Hori ona ala txarra den, norberak esan dezala. Jason Kay-ren eskaintza  Ramones-ena bezain mugatua da, eta haienak bezala, funtzionatzen du. Entzun bestela “You give me something” edo “Love foolosophy” (baina ez ote zeuden aurreko lanetan beste izen batekin?)