"70`s soul sessions”

"70`s soul sessions” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot70s-soul-sessions/@@download/image/50p14-2.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
50.zenbakia
Modak abiadura bizian etorri eta abiadura bizian joaten dira. Gaur  modan dagoena, bihar zaharkitua gera daiteke. 70eko hamarkada modan omen zegoen duela hilabete gutxi, eta orain, 80ko hamarkada berreskuratzea egokitu dela dirudi. Musikak tarte berezia du moden kontuan, eta horrexegatik, modan jarritako garaiko musika ezagunenarekin egindako disko bildumak perretxikuak bezala ugaltzen dira. Hemen aurkezten dizuegun disko bikoitz hau modaren berotasunean sortua da, baina moden eremua gainditu eta topikoetan erori gabe (azaleko irudia kenduta), garai bateko sentimendu eta bizipen musikalak isladatzen ditu. Soularen ariman sakontzeko disko aproposa.