"5 years of distance 1995-2000"

"5 years of distance 1995-2000" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot5-years-of-distance-19952000quot/@@download/image/3p13-2.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Sound System
Askoren artean
3.zenbakia
"5 years of distance 1995-2000"
Bost urte bete ditu Distance zigiluak, eta denbora labur honetan munduko house zigilu onena bilakatu da. Gaur egun egiten den house goxoena biltzen dute, jazz eta soul ukituko kantuak eta baxuari behar bezalako garrantzia ematen diotenak. Gustura dantza egiteko edota etxean patxada ederrean entzuteko musika da, burukominik jarriko ez dizuna. Disko honetan zigiluko izar bilakatu diren Shazz, Kings of Tomorrow, Larry Heard edota Kevin Youst-en kantuak entzun daitezke, hainbat nahasketarekin batera.