"37 groovy spanish soul & funk stompers. 1966/1976"

Gezurra dirudien arren, Espainiako Estatuan, soul eta funk banda eta artista bikainak izan ziren 60ko eta 70eko hamarkadetan. Vampisoul Madrilgo zigiluak argitaratutako bilduma bikoitza une musikal horren isla da. Sensacional Soul guateke erraldoia da; edonor txunditzeko modukoa! Gainera, diskoaren aurkezpena izugarria da: digipack formatuan egoteaz gain, taldeen datuak, diskoak eta argazkiak jasotzen dituen koaderno potoloa dakar. Parrandetarako soinu banda egokia da; Los Buenos bandaren Woovy Groovy, bildumako lehen kanta, entzun besterik ez dago! Dantzarako prest, baby?