"18"
Play diskoak (1999) proposatzen zuen blues eta espiritual beltzen arteko ariketa elektronikoak telebista zein irratietako iragarkien babesa jaso zuen, eta denbora luzez grabagailuetan gehien txigortuetako bat izan zen. Lan berrian zer? Bada, formula bera, nahiz eta oraingoan, oso nabaria gerta ez dadin, emakumezkoen ahotsei heldu dien: Jennifer Price (In This World) edo Sinead OConnor (Harbour). Bestela, ezer gutxi berririk; Moby bera abeslari Luna taldearen armoniei jositako Were all made of stars delakoan, eta leku beretik ez mugitzeko joera disko osoan.
