"13 mantracks"

"13 mantracks" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot13-mantracksquot/@@download/image/65p12-2.jpg
2006/07/04
kritika
Testua: B.Malone
Sok
65.zenbakia
"13 mantracks"
Musika mundua dagoen gisan egonda, eskertzekoa da Gor diskoetxeak Sok bezalako talde baten alde egin izana. Izan ere, Nafarroako talde honek arriskua hartzen du kantu bakoitzean: batetik, bateria erritmo zatikatuak dira nagusi; bestetik, metal oinarrien gainean egindako gitarra moldaketa politak daude, eta baita ahots melodiko bat ere, txirristan gora eta behera dabilena. Nahasketa hori areagotzeko, kantuen hitzek badute emo ukitutxo bat. Intentsitateekin jolasten duten eta progesioa bilatzen duten abestiak atsegin badituzu, gustatuko zaizu nafarren diskoa.