"10th Anniversary"

"10th Anniversary" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot10th-anniversaryquot/@@download/image/72p10_3.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Kyoto Jazz Massive
72.zenbakia
Musika elektronikoaren topikoak apurtzera datoz. Nork dio musika elektronikoa hotza eta sentimendu gabea dela? Eta nork dio musika elektronikoa soilik Londresen, Parisen, Berlinen edo Detroiten egiten dela? Ziurrenik, gaur egun, munduan, Japoniak du musikazale zoro gehien. Bertakoak dira Shuya eta Yashihiro Okino anaiak; Kyoto Jazz Massive proiektuaren partaideak. 60ko eta 70eko hamarkadetako musika beltza musika elektronikoarekin uztartzen maisu dira. Hamargarren urteurrena ospatzeko, kaleratutako hiru diskoen bilduma egin dute. Batean, haien kanten bertsioak. Bestean, haien kantekin besteek egindako nahasketak. Eta azkenekoan, besteen kantei haiek egindako nahasketa berriak. Dotorea.