Quim Gutierrez: Auzoko galaia

Telebista autonomikoetako telesailak ikur izaten dira hainbat arlotan. Hizkuntza gutxituen kasuan, normalizazio prozesuen adierazle izan daitezke. Telebista kateentzako, iraupen errekorrak lortzen dituzten saioak izaten dira sarri.
Eta aktoreei dagokienez, gerora zinean zein antzerkian ibilbide oparoa egingo duten gazte hasiberrien lehenengo plaza ere izan ohi dira. Adibidez, 3.000 ataletik gora daramatzan Goenkalen hasi ziren, beste batzuen artean, Iban Garate, Barbara Goenaga, Miren Ibarguren, Aitor Luna, Loreto Mauleon edota Gorka Otxoa.
Katalunian ere badira Goenkaleren parekidetzat har genitzakeen telesailak. Poble Nou izan zen TV3 kateak aireratu zuen lehen telesail propioa, adibidez. Ekoizleek eskolako antzerki eskolan ikusi zuten Quim Gutiérrez gaztea, eta 12 urterekin egin zuen debuta bi urte iraungo zituen telesailean. Kataluniako telesaila baina, El cor de la ciutat izan da. 2000. urtean estreinatu zuten, eta bederatzi denboralditan erreferente izan zen TV3 katean. Bartzelonako Sant Andreu eta Sants auzoetako hainbat familiaren bizitzak zituen hizpide, Peris-Noguera familia zuen erdigune, eta Quimek gorpuztu zuen gurasoen bizitza goitik-behera aldrebesten zuen David semea. Pantaila txikia txiki geratu zitzaon ordea, eta 2005ean, telesaila uztea erabaki zuen.
Pantaila handira jauzi 2006an egin zuen, Espainiako zine industrian murgilduz, Daniel Sánchez Arévalo zuzendariaren eskutik. AzulOscuroCasiNegro filmak publiko zein kritikaren oniritzia jaso zuen, eta Quimi urte horretako aktore berririk onenaren Goya saria eman zioten. Gero etorriko ziren Sangre de mayo (2008), Primos (2011) edota La cara oculta (2011). Auzoko mutil xaloa zena, pixkanaka moda aldizkarietako azaletan ohiko bihurtzen joan zen, harik eta Kataluniako sex symbol bihurtzeraino. Horren adibide, Berto Romero komikoaren Me lo tiro bideoklip arrakastatsuan izandako partaidetza, edota aurten, Givenchy etxeak bere udazken-negua kanpainarako irudi bezala aukeratu izana. Hilabete honetan ¿Quién mató a Bambi? komedia estreinatuko du.
Izena: Joaquim Gutiérrez.
Jaioteguna: 1981-03-27.
Jaiolekua: Bartzelona (Herrialde Katalanak).
Aktore kuttuna: Marion Cotillard.
Film maiteena: You Don’t Mess with the Zohan (Dennis Dugan, 2008).
Liburu gustukoena: High Fidelity (Nick Hornby, 1995).
Musikari bat: Neil Diamond.
Maite du: Dr. Martens botak.
Gorroto du: Ezpainak lehor izatea.

Nortasun Agiria