Quickdroid

Mila gauza ditugu gure Smartphonean eta, askotan, aplikazio zehatz bat edo lagun baten telefono zenbakia aurkitzeko mila buelta eman behar ditugu menuan. Quickdroid honek, aldiz, gure sistema eskaneatzen du bilatzen ari garenaren bila. Aurkitu nahi dugun horren izena behar dugu jakin, besterik ez. Aplikazio hau, nahi izanez gero, Widget moduan ezarri dezakegu gure Android pantaila nagusian beti eskuragarri edukitzeko. Benetan erosoa.