Quentin Crisp-i buruzko zine zikloa Gasteizko Montehermoson

Gay mugimenduaren ikono bat izan zen 70eko hamarkadan. Pentsalaria, idazlea, aktorea, aktibista eta showmana. Andy Warhol edo Sting bezalako artista ezagunen lagun. Lau filma egin dira bere bizitzan oinarriturik.
1968an A Naked Civil Servant (Funtzionari biluzia) lan autobiografikoak piztu zuen publikoaren arreta. Quentin Crisp-ek (1908-1999) oso gaztetatik argi eta garbi egin zion uko bere homosexualitatea ezkutatzeari, eta garai hartan tabuak ziren genero eta sexu askatasuna bezalako gaiak lau haizeetara zabaldu zituen probokazioaren bidez. Bere emagizon itxurak bat baino gehiago asaldatu zuen eta bere mingain zorrotzak zein berriketarako zuen gatzak publiko zabal baten irribarrea irabazi zuen.
1971an Denis Mitchellek dokumental bat egin zuen Britainiarraren inguruan: Seven Men: Quentin Crisp. Bere autobiografiak emandako ospea puri purian zegoen eta lau urte beranduago Jack Gold-ek biografian oinarrituriko filma egin zuen izen berberarekin. Biluzien modeloa izan zen hiru hamarkadetan zehar Crisp, eta hortik zetorren autobiografiaren izenburua. Baina makina bat gauza gehiago ere egin zituen bere ibilbide profesionalean. Famatu bihurtu aurretik kazetari bezala aritua zen, eta eleberri batzuk bazituen argitaratuak, eta 70eko hamarkadatik aurrera biografia gehiago, homosexualitateari buruzko lanak eta hainbat zutabe argitaratu zituen oso sonatuak izan zirenak. Antzerki munduan ere ibilia zen, baina hirurogeita gehiagorekin debutatu zuen zinean. Ingalaterrako Isabel I.ren paperean Orlando filmean eginiko lana edo Philadelphia famatuan egindako papertxoa esaterako oso goraipatuak izan ziren. Showman bat zen Crisp, sekulako etorriaren jabe, eta 90 urterekin New Yorken lan berri bat estreinatzerainokoa.
Jonathan Nossiter-ek egin zuen berari buruzko hirugarren filma. Resident Alien (1990) dokumentalean Crisp-ek 80eko hamarkada hasieran bizilekua eta bizitza Londonetik New Yorkera nola aldatu zuen kontatzen da. Gai berbera darabil Richard Laxton-en An English Man in New York-ek (2009) ere, izenburua Sting-ek Crisp-i eskainitako abestitik hartuta.
Lau filma hauek Gasteizko Montehermoson ikusi ahal izango dira dohainik, uztailaren 13, 14, 15 eta 16an arratsaldeko zazpietan.