Qianxi Manbo (Millenium Mambo) ****

Qianxi Manbo (Millenium Mambo) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/qianxi-manbo-millenium-mambo/@@download/image/13p40-6.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Hou Hsiao-hsien. Aktoreak: Qi Shu, Jack Kao, Chun-hao Tuan, Yi-Hsuan Chen. Generoa: drama. Herrialdea: Taiwan. Urtea: 2001. Iraupena: 120 minutu.
13.zenbakia
The Puppetmaster maisulanaren egileak Taipei hiriak ezkutatzen duen unibertso sentimentalaz egingo duen film sortaren lehen atala da Quianxi manbo sotila. Vicky izeneko neska ederraren erretratu sentibera eskaintzen du Hou Hsiao-hsien taiwandarrak drama minimalista honetan. Mutil-laguna maite duen arren, haren jelosiatik ihes ezinik dabil Vicky tristea. Muturreko maitasun horrek akituta du erabat. Horrez gain, galduta sentitzen du bere burua uneoro. Samurtasun eta irudimen handiz ehundutako drama ederra da Qianxi manbo . Zinemazale zorrotz eta kuxkuxeroenentzat aproposa.