“Q: soul bossa nostra” ***

“Q: soul bossa nostra” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/q-soul-bossa-nostra/@@download/image/QUINCY_JONES_Q_Soul_Bossa_Nostra.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Quincy Jones
113.zenbakia
Askorentzat ezezaguna bada ere, azken 40 urteotan musika beltza arrakastatsuenaren atzean dagoen izena da. Abeslaria, musikaria (piano eta tronpeta jolea), banda zuzendaria eta azken urteotan famatuak egin diren musikari askoren ekoizlea (Dizzy Gillespie, Aaliyah, Michael Jackson, Frank Sinatra, Dean Martin, Patti Austin, Marvin Gaye, Stevie Wonder eta abar). 1964an lehen diskoa kaleratu zuen eta, hori gogoan, bere ibilbide oparoan konposatutako hainbat abestiren bertsioak jaso ditu oraingoan. Kolaborazio ezagun ugari (LL Cool J, John Legend, Snoop Dogg, Wyclef Jean, Q-Tip, Talib Kweli, Akon, Ludacris, Usher...) komertzialtasunaren eta kalitatearen erakusgarri.