Puzzle amaigabea

Puzzle amaigabea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puzzle-amaigabea/@@download/image/2010719854puzzle_amaigabea.jpg
2012/12/13
berria
Zazpi urtez 5.000 piezako puzzle bat osatu nahian eta, bukatzear zela, pieza bat faltan. Pentsa zer nolako nahigabea hartu duen Jack Harris 86 urteko erretiratuak! Aspaldiko ahalegina ezin borobildu… Haserre batean Falcon Games enpresa fabrikatzailekoei hots egin die falta zaion zatia eskatzeko, baina puzzle hori ekoizteari aspaldi utzi ziotela erantzun diote. Azken urteak izorratu dizkiote agureari!