Puzkerren usaina xurgatzen duen arropa?
Shreddies enpresak sekulako asmakizuna egin du!

Inoiz gertatu zaizue puzker batek ihes egin eta ingurukoak aurpegi txarrez uxatu izana? Soinuaren aurka oraindik ez dute ezer asmatu, baina bai usaina iragazten. Hain zuzen, Shreddies enpresak puzkerrak xurgatu eta airea purifikatzeko gai den arropa teknologikoa asmatu du. Sekulakoa!
Arropa markak galtzak, pijamak eta galtzontzilo zein kuleroak sortu ditu oraingoz. 2-3 urteko iraupena du beren teknologiak, eta beren sekretua ikatza da. Hari esker, gorputzeko usainak xurgatu eta puzkerrak disimulatzen ditu. Probatzeko prest?