Puzkarra records jaio da

Musika mundua borborka ari da. Metak diskoetxearen heriotzaren berri izan dugun hilabete berean, Puzkarra Records zigilu berria jaio da. Puzkarrakoek ekoitzitako lehen diskoak street-punk eta oi! doinuak dakarzkigu: Doubling Boys taldearen "Oihu egin nahi dut".
Doubling Boys-ekoek oi! eta rock& roll abertzalea egiten dute, eta urtebete inguru daramate, Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko kaskamotzen belarriak astintzen. Egia esan, ez da batere harritzekoa Puzkarra Records-ek Doubling Boys aukeratu izana lehen ekoizpenerako: "Diskoetxearen bitartez, aukera eman nahi diegu hemengo punk-oi! taldeei; izan ere, oraintxe bertan, hemen inork ez du mugimendu honen alde egiten", diosku Ibon Apezetxea "Pepino"k, Puzkarra Records-eko kideak.
Hain zuzen, Euskal Herriko punk-oi! taldeak hemendik kanpora zabaltzea da diskoetxearen helburuetako bat: "Lor daitezkeen irabaziak, berriro ere hemen inbertitu nahi ditugu, eta, bide batez, jendeari erakutsi nahi diogu, gogo eta fundamentu pixka batekin, gauza asko egin eta lor daitezkeela", dio Ibonek.
Eta krisia?
Gaur egun, "krisia" da diskoetxeen munduan gehien entzuten den hitza; zer egin behar da, beraz, zigilu txikiek aurrera egin dezaten? "Krisialdi delako horrek bost axola guri! Ez zaigu inporta krisi hori, guk ez baitugu zerikusirik inolako komertzialtasunarekin. Taldeek beren kabuz lan egitea da gure helburua, eta guk laguntza ekonomikoa eta laguntza "operatiboa" eskainiko diegu: promozioa, grabaketa eta maketazio lanak erraztea, fabrikazio lanak ", dio Ibonek. Puzkarra Records-en espiritua argi dago, beraz.
Estreinakoa, Doubling Boys
Doubling Boys taldearen "Oihu egin nahi dut" da Puzkarra Records-en lehen ekoizpena; "egia esateko, gure bigarren ekoizpena izan behar zuen; horren aurretik, Afonia taldearen singlea kaleratu nahi genuelako. Baina arazoak izan ditugu Afoniaren singlearekin, eta Doubling Boys-ekoek grabazio hori zutenez, eta gu proiektu honekin hasteko desiratzen geundenez dena bat etorri da. Horrez gain, lagunak gara, eta kontua oso natural atera da".
Datozen hilabeteetan, Afonia taldearen binilozko singlea kaleratu nahi dute, eta ondoren, Orreaga 778 taldearen aurkezpen cd-a. Eta hori guztia egin ondoren, ikusiko da zer datorren. Bien bitartean, ongi etorri Puzkarra Records!