Putzuzulok zazpi urte

Bihar, urriak 25, hasiko dira Inoren Ero Ni eta Can't Explain taldeen eskutik Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen zazpigarren urteurrenaren harira antolatu dituzten ospakizunak.
Inoren Ero Ni taldeak kontzertu berezia eskainiko du Putzuzulon. Mikel Zudaire eta Blami artista plastikoekin batera ariko da Andoaingo laukotea, azken lana, Fregoli, aurkezten. Ondoren, berriz, Can't Explain taldearen eskutik iritsiko da emanaldia.
Putzuzulo gaztetxeak, zazpigarren urteurrenaren harira, hamaika ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Inoren Ero Ni eta Can't Explain taldeek ospakizun kontzertuak estreinatu ondotik, azaroaren 10ean, adibidez, Elektrogaua antolatu dute, azaroaren 17an, berriz Zaratafest jaildi basatia, eta bertan ikusi ahal izango dira, besteak beste, Criatura, Necesidad de Luchar, Bar Remingo eta BAF taldeak. Azkenik, azaroaren 24an ere, hitzordua izango da, Action Beat eta COlin L estatubatuarrak eskainiko duten kontzertuan.
Musika hutsarekin nahikoa ez eta beste ekitaldiak ere antolatu ditu Putzuzulo gaztetxeak, horien artean Bertso Gaua eta Munstroa antzerkia azpimarratu daitezke.