Puturru Defua: Onenetik onena, kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Gure irakurleentzat bereziki diseinatutakoatalak dira Puturru Defua eta Mundua Lehen atalean, izenak dioen moduan, onenetik onena eskaintzen diegugue irakurleei, hau da, ona ez, puturru defua diren eduki kulturalak. Beñat Antxustegi, Jaione Dagdrommer, Iraitz Ugalde, Gaizka Izagirre eta AitorAbaroa dira atal honetako altxorrak gomendatzen dituzten luxuzko kolaboratzailekultureta horietako batzuk. Hona hemen, hilabete honetako alean gomendatutakoputurru defua horietako bat, Jaione Dagdrommer musikazalearen eskutik:
Willis Drummond: TABULA RASA: Jaiotza berri baten aurrean gaudela adierazi digute baina urteetan zehar ikasitako eta lortutako esperientziak nabarmen azaltzen dira diskoan. Rock dotorea egiten ez zaie ahaztu, ezta kontzientzia kolpatzen duten letra zorrotzak idazten ere. Entzunaldietan zehar topatzen diren detaile txiki-handiek are gehiago edertzen dute lana. Kalitatezko musikak duen sakontasun adierazkaitzak adjektiborik gabe uzten zaituenean sentitzea besterik ez da geratzen.

Bitxikeria gehiago jakiteko gogoekin gelditubazara, zure GAZTEZULOren alea eskuratzeko garaizzabiltza oraindik! Jo kioskoetara!