Puturru Defua: Onenetik onena, kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Puturru Defua: Onenetik onena, kultura apur batek ez dizulako kalte egingo! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/puturru-defua-onenetik-onena-kultura-apur-batek-ez-dizulako-kalte-egingo-3/@@download/image/gaztezulo_putur_1479805335.jpg
2016/11/21
berria
Puturru Defua: Onenetik onena, kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Durangoko Azokara begira jarri dira gure kolaboratzaile kulturetak, eta musika zein literaturan azken perlatxoak bildu dituzte; bestalde, Thailandiarik exotikoena ezagutu dugu Jon Goikouriaren eskutik.

Gure irakurleentzat bereziki diseinatutakoatalak dira Puturru Defua eta Mundua Lehen atalak, izenak dioen moduan, onenetik onena eskaintzen dieguirakurleei, hau da, ona ez, puturru defua diren eduki kulturalak. Beñat Antxustegi, Jaione Dagdrommer, Maitane Legarreta, Gaizka Izagirre eta AitorAbaroa dira atal honetako altxorrak gomendatzen dituzten luxuzko kolaboratzailekultureta horietako batzuk. Hona hemen, hilabete honetako alean gomendatutakoputurru defua horietako bat, Jaione Dagdrommer musikazalearen eskutik:

 

Jaione Dagdrommer: ANTICONTINENTE

Bandinik bere ahots nahastezinaz damutua bizi dela abesten digu. Kerobiaren errautsetatik sortutako taldeak proiektu hura utzi zuelako akaso? Dena den, ez dago horretarako astirik EP zoragarri honetan. Itxaropenerako arrazoiak dakartza pop argitsu eta detaile xarmantez beteak. Saihetsezina da pentsatzea Supernova lanaren jarraipena dirudiela, baina horrek ez dio meriturik kentzen. Eta nik ezin ezkuta dezaket beraien itzulerak sortu didan poza!

 

 

 

 

THAILANDIA, mugarik gabeko paradisua: munduko herrialde exotikoenetako bat gertutik ezagutzeko aukera luzatu digu Jon Goikouriak. Ba al zenekien agurtzeko eta objektuak edo opariak jasotzeko eskumako eskua erabili behar dutela beti?

 

 

Bitxikeria gehiago jakiteko gogoekin gelditubazara, zure GAZTEZULOren alea eskuratzeko garaizzabiltza oraindik! Jo kioskoetara!